mikelormasanse@gmail.com

Mikel Ormazabal

Nor naiz

GIZAKI BAT, zure antzera

ERRONKAZ beteriko bizitzarekin, zure antzera

Batzuetan, erresistentzia handiena duen bidea aukeratzen duena, bestetan, bidetik atera eta galduta sentitzen dena.

Baina banaiz ni neu berriz topatzeko asmo osoz ibiltzen den hori ere, naizen horri izateko baimena ematen diona, bestetan baimena ematen ez badiot ere.

Gure beharrez jabetzen garenean, geure egiarekin egiten dugulako topo. Eta honek laguntzen digu bizitzan ikasten jarraitzen eta gero eta lasaiago bizitzen.

Gehiago…

Urte dexente pasa nuen Donostiatik urrun, galdera hauen erantzunak topatuko nituelakoan. Bartzelonan pare bat urtez, gero Perun, Pirinio katalanetan 6 urtez, Ingalaterran… baina batzuetan erantzunak aurkitu nituela iruditzen bazitzaidan ere, gero eta urrunago zeudela ohartzen nintzen.

Azken urteetan, etengabe ibili naiz nire bihotzerako bidea egiten, mingarria eta ederra parte igualetan. NIRE BIZITZA bizitzearen sari izugarriarekin. Eta hau gutxi balitz, lasaitasun handia ere ekartzen didana, ez baitut hasieratik nituen galderak erantzuteko beharrik sentitzen. Nire barnean baitaude erantzunak, ni neu bainaiz erantzuna.

Nire eginkizuna

Nire eginkizuna, sentitzen dudanarekin guztiz bat egotea da oraintxe bertan. Eguneroko lanaren bitartez nire prozesu pertsonal zein profesionala fintzeko eta hobetzeko asmoz.

Oso helburu garbi batekin: nire buruari eta besteei inspirazioz, pozez, aitorpenez, baimenez eta kontzientziaz betetzea. Eta baita espazioa eta laguntza eskaintzea bide honetan azaleratzen diren minei, tristurari, beldurrei, amorruari, inkontzientziari eta hutsegiteei.

Zure burua ezagutzeko bidean
lagundu eta gidatzea gustatuko
litzaidake. Espero
dut zailtasunak igarotzeko indar
nahikoa transmititzea.