mikelormasanse@gmail.com

Mikel Ormazabal

Lagundu nahi zaitut

Ongi etorri zure argi eta itzal guztiekin eta eskerrik asko nigan jarri duzun konfiantzagatik.

Gogoratu: Zu ez zara zure sintoma eta ezinegonak. Aldaketa bat egin dezazun gorputzak adierazten dituen erreakzioak baizik.

Denek ditugu landu gabeko gaiak. Hau bizitzaren parte baita. Ez zaude bakarrik.

Nola egiten dut lan?

Gorputzetik eta somatikoa

Gorputzeko sentsazio eta seinaleetatik. Buruak erraz esaten digu gezurra baina gorputzak ez. Pista handia da zer adierazten digun eta atentzioa gero eta maizago bertan jartzea da ikasketa nagusitako bat.

Mentala

Bizi dugunari zentzua eta egitura emateko erabiliko dugu. Garrantzi handia du gure arrazoiak iragana eta orainean arteko zubiak eraikitzeko. Eta baita gure komunikazioa hobetzeko ere, sentitzen eta egiten dugunarekin bat etor dadin.

Harremanen garrantzia

Garrantzitsua da zu eta nire artean segurtasunean oinarritzen den harreman bat sortzea. Hau baita zailtasunak eta itzalean ditugunak konpartitzeko era eraginkorrena. Mina, harremanean sortu den bezala harremanean sendatzen baita.

Emozioak

Emozioei lekua egin, nondik datozen ulertu eta epai gutxiagorekin bizitzen ikastea da helburuetako bat. Modu horretan, gu geu garen guzti hori maitatzen ikasiko baitugu.

“Gezurra da, egiak ekartzen digun mina igarotzen uzten ez diguna”

Honakoarekin lagun zaitzaket,

EMOZIOEN KUDEAKETA

  • Pentsamenduen, ekintzen eta sentimenduen arteko koherentzia falta
  • Haserre eta amorrua
  • Mugak jartzeko zailtasuna
  • Doluak
  • Errua
  • Blokeo emozional, fisiko eta mentala
  • Insomnioa

GOGO-ALDARTEA

  • Depresioa
  • Suminkortasuna eta neurriz gaineko urduritasuna
  • Motibazio falta eta apatia
  • Krisialdiak
  • Orientazio falta

TRAUMA

  • Haur-zauri eta barneko haurraren lana
  • Trauma osteko estresa
  • Garapen-trauma
  • Abusu eta tratu txar fisiko eta mentala
  • Familia traumak eta sistemikoak

ELIKADURA ETA GORPUTZAREKIN HARREMANA

  • Harreman kaltegarriak elikadurarekin
  • Adikzioak
  • Jarduera fisikoarekiko gatazka
  • Gure itxuraren pertzepzioa
  • Gorputza onartzea eta norberekiko maitasuna
  • Konpultsio eta obsesioak

BELDUR DISFUNTZIONALA

  • Angustia
  • Antsietatea
  • Krisi eta izu-atakeak
  • Fobiak
  • Beldurra hegan egiteari, gidatzeari, espazio itxietara edo irekietara
  • Harremanetako eta beldur sozial desberdinak
  • Hipokondria eta osasunarekin erlazionatutako beldurrak

EGO DISFUNTZIONALA ETA BURUHAUSTEAK

  • Ego eta maskaren lana
  • Bukle mentalak
  • Pentsamendu intrusiboak
  • Hausnarketa etengabeak
  • Barne-elkarrizketak
  • Pentsatu, egin eta esaten duzunaren arteko koherentzia falta