Talde-terapia

Banakako terapian landutakoa bizitza errealean aplikatu nahi duzu baina oso konplikatua dela sentitzen duzu?
Inguruko jendeak ez dizula ulertuko…
Haserretuko dela edo ez duela zuri gustatuko litzaizukeen bezala erreakzionatuko…
Zure mina edo zailtasuna gutxietsiko dutela…
Ingurukoekin konpartitzen duzun zerbaitengatik bakarrik geldituko zarela…
Loturak gal ditzakezula nolakoa zaren erakusten badiozu…
Hau dena sentitzen baduzu oso ohikoa dela esan nahi dizut. Gizakiak garelako eta benetako aldaketak egiteko gure bertsio zaharraren dolua pasa behar izaten dugulako. Eta hori ez da erreza, ez zuretzeko eta ezta zure inguruko jendearentzako ere.
Nola egiten dugu lan
Erlazioetan zauritzen gara eta haietan sendatzen. Gure inguruarekin interakzioek zaurgarri uzten gaitu eta, aldi berean, boteretsu eta ausart.
Bakarkako terapia eta bizitza errealaren arteko zubia egiteko espazio seguru bat eskaintzen da. Taldearekin konpartitzeak eta interakzionatzeak gure garapen pertsonaleko prozesu asko azeleratzen baititu.
Horrexegatik sortzen da espazio hau, entzuna eta ulertua izateko, deseroso egiten zaizkigunak konpartitzeko, bizi nahi ditugun leku berri horietan kokatzen ikasteko.
Bakoitzak behar duen lekua okupatzeko.
Egin, esan eta sentitzeko modu berriak probatzeko.
Traketsak izaten baimentzeko eta ikasten jarraitzeko.
Gainezka egiten diguten emozioei lekua egiteko.
Gure epai guztiak identifikatzeko eta haien kontzientzia handiagotzeko.
Fokua gure baitan jartzen ikasteko.
Laburbilduz, bizitzako egoera desberdinetan gero eta askeago adierazi, egin eta sentitzeko.
GORPUTZ FISIKOA
Gorputz-mugimenduetan, posturatan edo zentzumenetatik jasotzen ditugun estimuluetan atentzio handiagoa jartzen. Gure gorputz fisikoa talde barruan zaintzen. Behar duguna errespetatzen eta gure buruari adierazteko baimena ematen. Daukagun gorputz honek merezi duelako. Besteen aurrean probatzea eta esperimentatzea da helburu nagusia.
GORPUTZ EMOZIONALA
Fokua, taldearen eraginez pizten zaizkigun emozioetan jartzea eta, sortzen diren hauek, besteekin elkarbanatzea ahal dugun modu zainduenean. Gure barneko defentsak poliki-poliki baretzea, inguruak gugan zer eragin duen ulertzen joateko. Taldeari laguntza eskatzen ikasi eta bere bitartez erregulatzea, bizitzan auto-erregulatu ahal izateko.
GORPUTZ ENERGETIKOA
Batzuetan, arrazoi argirik gabe, lasaiago sentitzen gara egoera edo pertsona jakin batzuen konpainian. Edo, justu kontrakoa, beldur edo deserosotasun gehiagorekin beste batzuekin. Maila energetikoan sentsibilitate handiagoa lortzea da asmoa, egoera bakoitzean non gauden eta non kokatu nahi dugun jakiteko. Honek, asko arintzen baititu prozesuak.
SINESMEN-SISTEMA
Sinesmenen maila existitzen den eremu sotilenetako bat da. Oso zaila da bertan dagoen informaziora heltzea. Kaxa ilun eta abstraktu horretan zer dagoen ikusteko erabiltzen ditugu taldean sortzen diren interakzioak. Besteak konpartitzen dutenarekin enpatizatzen, ispilu moduan erabiltzen, haien zintzotasunarekin kutsatuta, gure bihotzak ireki edo ixten, kontatzen dutenarekin gure istorio pertsonalak berriz ere bizitzen. Helburua, taldeak ematen diguna baliatuz, gure barruan ezkutaturik dauden epaiak kontzientziara ekarri eta taldean partekatzea litzateke. Bertan topa baititzakegu gure sinesmen ilunenak.